XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ala esperatu dute zure benazco debotoac, eta etziran galduben esperantzac: ez dira galduco ere nereac.

O Maria erregutu eguiozu zure Seme Jesusi, (nic erregutzen diodan becela bere Pasioco meritungatic) ontzaquidatu eta ugaritu ditzala oro gucietan gueigo, nere esperantzac.

Orain erreza bitez iru Agur Maria.

Sacramentu santuari Ostiraleraco bisita.

O Jesus chit maitetsua, Sacramentu guciz adoragarri orretatic deizen nazuna, cere onguinai neurrigabeaz, prestaera onarequin guertuatu nadilla Zugana, ontasun aundi eta ugariquiñ ornitu eta aberastu nadiñ.

Bada orzaude ceraden gucia, ala Jaungoicotasunean, nola Guizatasunean.

Naicoa zan Jesus ona, ez ni bacarric ececic, bai ta munduco guizon eta emacume guztiac santutzeco, Sacramentu orretan ipintzea zure Gorputzaren zaticho bat, baña ez, jarri nai izan cendun cere Gorputz guztia, Zure burua, zure beguiac, zure belarriac, zure auba, zure mingaña, zure pechua, zure biotza, zure escuc eta oñac, osoro gucia, aditzera ematen didazula onela, zure bizacaya edo miembro sainduequiñ, santutu nai dituzula nere bizacayac, eta sendatu nere guizatasun gucia.